¡Dígameee…! Trokolo Antzerkia
2024ko martxoak 15 | 19:30 | Antzerkia | Clown | Adin gomendatua: Pertsona helduak | Sarrera librea bete arte.
Kultur Etxeko antzokia.
Caléndula eta Muxutruka adi daude telefonoaren ring-ring-ari, lanen baterako deituko dietelakoan. Ia denetan egin dute lan aurretik. Edo… ia ezertan ez?
|Clown jokoaren urrakortasunetik eta samurtasunetik, emakumeek lan-merkatuan sartzea, hau da, produkzio-sisteman emakumeen gorputza sartzen saiatzea, ez dela batere erraza ikusiko dute.
Prekarietatea, ikusezinak izatea, familia eta lana uztartzeko arazoak, soldata-arrakala edo kristalezko sabaia bezalako alderdi larriak munduari garraztasunik gabe baina baita atseginik gabe begiratzen dion umoretik jorratzen dira. Deitu eta haiek kontatuko dizute!
Iraupena: 75´
Gidoia eta interpreteak, jantziak eta atrezzoa: Isabel Aísa (Caléndula), Rakel Imaz (Muxutruka) | Zuzendaritza: Virginia Imaz | Eszenografia, diseinua eta exekuzioa: Trokolo tailerra, Pigmentu estudioak | Argiztapen eta argazkigintzako Teknikaria: Ramón Marco | Soinu-banda eta ekoizpen exekutiboa: Trokolo Antzerkia.
Antolatzailea: Burlatako Udaleko Berdintasun Arloa