Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

“Don Kijote de Navarra”

2022ko azaroak 5 | 20:00 h.

Kultur Etxeko antzokia.

Foto evento

Mantxako leku batean… Mentira, hemen izan zen, Nafarroan!

Haren izena ez dut gogoratu nahi… Ez dut nahi, ez. Ezin dut.

Ezin da gogoratu. Ez zuelako bizi izan. Entzun du. Lapurtu egin du.

Cervantes nire istorioaz jabetu zen eta alde guztietara eraman zuen.

Errotak, erraldoiak, Basajaun, Tartalo, Sanferminak… dena nigandik etorri zen.

Gaur, azkenik, Nafarroako On Kijoteri buruzko egia osoa aurkituko dute.

 

Miguel Goikoetxandiak bakarkako abentura berri bati ekingo dio gazte eta helduentzako lan komiko honekin, Cervantesen pertsonaiaren gorabeherak ikusle nafarrarentzat ezaguna den eremu batera eramaten dituena.

Cervantesen pertsonaiaren izaera utopikoa eta filosofikoa betidanik gustatu izan zait, justiziaren ideal baten bila baitabil.

Antzerki herrikoiaren berezko sorkuntzatzat hartu du muntaia hau, trikimailuen eta engainuen bidez bizimodua ateratzeko bideetan ibiltzen ziren pikaroen omenaldi gisa.

 

Dramaturgia eta zuzendaritza: Miguel Goikoetxandia.

Sarreren salmenta

  • Aldez aurretik: 6€.
    °     948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
    °     Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte.
  • Leihatila: 8€. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

 

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK