El Orden divino (2017)
2022ko martxoak 14 | 18:30 h. Sarrera doan edukiera osora arte.
Kultur Etxeko Antzokia.
“Zinemako heroiak” zikloa
Zineforuma María Castejón Leorzarekin, ikus-entzunezkoetan eta zinema-kritikan genero-irudikapenetan aditua.
1971n, emakumeek oraindik ezin zuten bozkatu Suitzan.
Nora etxekoandre gazte bat da eta herri txiki batean bizi diren bi seme-alaben ama.
Bere bizitzako lasaitasuna aldatu egiten da senarrak lan bat onartzea debekatzen dionean. Emakumeen sufragio-eskubidearen eta sexu-askapenaren borrokekin lotzen duen kontzientzia politikoa pizten da.
Bide honetan ez da bakarrik egongo. Theresa, Vroni, Hanna eta Magdarekin batera, iraultza pertsonal eta kolektibo baten protagonista izango dira.
Ez da gomendatzen 7 urtetik beherakoentzat.
Generoa: Komedia dramatikoa.
Zuzendaria: Petra Biondina Volpe.
Aktoreak: Marie Leuenberger, Maximilian Simonischek, Rachel Braunschweig, Sybylle Brunner, Marta Zoffoli, Bettina Stucky.
Iraupena: 96 minutu.
Antolatzailea: Berdintasun Batzordea.
María Castejón Leorza
Zinemak erreferenteak eta imajinarioak sortzeko gaitasuna du.
Iristen zaigun zinemaren zati handi batek genero-estereotipo eta -rol desberdinak indartzen ditu, baina, era berean, bada protagonista femeninoak dituen zinema bat, pixkanaka ordena sinboliko patriarkal hori fakturatzen ari dena.
Zinema beste ikuspuntu batetik ikusaraziko diguten film batzuk ikustea proposatzen dugu, elkarrizketa eta eztabaida ahalbidetzeko eta, batez ere, emakumeen filmen unibertsoa aberasten duten beste proposamen batzuei erreparatzeko.
Proposamen beharrezkoa, dinamikoa eta parte-hartzailea da, hainbat irizpideren arabera aukeratu diren filmei genero-ikuspegia aplikatzen diena, hala nola emakumeen protagonismoari, jorratutako gaiei edo nazionalitateei, eta beste mota bateko irakurketa zinematografikoa egitea, emakumeen hainbat errealitatetara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea du helburu.