El sexto sentido
2020eko abenduak 5 | 19:00 h.
Kultura Etxeko antzokian
Antzerki flamenkoa
60 minututan zehar Sofiak bere eguneroko bizitzan bizi duen errealitatearen kutsu batzuk ematen saiatzen da. Identifikazioaren bidez, egoera horretan dauden emakumeek kontsolamendua eta itxaropena izan dezaten lortu nahi da, proiektuaren tonu itxaropentsua baita nagusi.
Barne-zalantzak, beldurrak, itxaropenak, bizitzeko gogoa eta, batez ere, genero-indarkeriako bizipen batean aurkitzen diren sentimenduak nabarmentzen ditu. Sofiak, istorioko protagonistak, senarrarekiko harremanaren ondorioz bere zentzu guztiak suntsitu direla ikusi du. Behin errealitate horri begiak zabalduta, pixkanaka denak berreskuratzen hasten da seigarrenera iritsi arte, askatasunaren zentzua kontuan har daitekeena. Emakume irribarretsu, alai eta zoriontsu bat da, ikuskizunaren hasieran zegoen emakume triste, ilun eta zentzugabearengandik urrun.
Gidoia: Sandra Iraizoz / Lola Rodriguez
Interpreteak: Maite Goñi -actriz- , Jolis Muñoz -cantaor-, Lorena Jimenez -cantaora-, Pedro Planillo -guitarrista-, Asier Azparren -violinista-, Rico Muñoz -percusión-, Bruno Jimenez -guitarra y palmas-, Araitz Claramunt -segunda actriz-.
Sarreren salmenta:
- Aldez aurretik: 6€.
- 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00etara.
- Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte.
- Leihatila: 8€. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.