En plan… nerabe

2026ko maiatzak 9 | 19:30 - 20:40

Kultur Etxeko antzokia

Foto evento

Iraupena: 70’

Sarrera: 6 €
Erosi Sarrerak Online bidez.

Antolatzailea: GKE Solidarios con Arúa – Arua Elkartasuna

Nola ikusten dute nerabeek nerabezaroa? Erantzuna, espero zitekeen bezala, hitzen, sentimenduen eta sentipenen koktel bat izan da: zoriontasuna, mugikorra, adiskidetasuna, harremanak, alkohola, festa, intentsitatea, euforia, ikasketak, etorkizuna, identitatea, maitasuna, arriskuak, irudia, segurtasunik eza, familia, estresa, aldaketak, “lehen aldiak”, beldurrak, zalantzak, sexualitatea… eta hormona asko. Osagai horiekin, Alaitz BHIko Arte Eszeniko eta Musikako Batxilergoko ikasleek ikuskizun musikal hau egin dute.

Volver arriba