Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

“Gurumbé. Canciones de tu memoria negra”

2021eko urriak 20 | 19:30etan

Foto evento

2021eko Udazken Solidarioaren Jardunaldien barruan

Film dokumentala

Espainiako esklabotzaz eta herri kulturan geratu den ondareaz hitz egiten duen film dokumentala da.

Espainiako esklabotzaz eta herri kulturan geratu den ondareaz hitz egiten duen dokumentala.

Amerikaren ustiapen komertzialarekin, milaka afrikar Espainiara eta Portugalera ekartzen dituzte esklabo gisa saltzeko. Batzuk kolonietara esportatuko dira eta beste batzuk hirietan geratuko dira. Azken horiek gizartean lekua hartzen joango den populazioa osatuko dute, hasieratik esklabo egoerari eta arraza aurreiritzi indartsuei aurre eginez.

Musikak eta dantzak bere nortasuna sendotzen lagundu zuten.

Dokumentalak Afrikako esklabotzaren historia berreskuratzen du Iberiar Penintsulan, beste kolektibo marjinal batzuekin batera gure historian eta gure kulturan izan zuten protagonismoa azpimarratuz.

Europako hegoaldean, non gaur egun mugak kontzertina eta harresiekin blindatzen diren, atzo milaka afrikar erbestera eta esplotaziora derrigorrean eramaten zituen negozio bat loratzen ari zen.

Gurumbé. Zure memoria beltzeko abestiek bere historia kontatzen digute gure oraina zalantzan jartzeko eta Afrika gaur egun garenaren barruan dagoela gogorarazteko.

Filmak XV. eta XIX. mendeen artean Espainian afrikarrek izan zuten presentzia eta Espainiako musika-kulturan, batez ere flamenkoan, izan zuen ekarpena adierazten du.

On line aurkezpena Miguel Ángel Rosales dokumentalaren zuzendariaren eskutik eta SOS RACISMOren Flavia Navarreteren ondorengo solasaldian parte hartzea.

Generoa: Dokumentala.

Iraupena: 72 minutu.

Sarrera: Doako lekuak bete arte.

 

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK