“horma” zeramika-tailerra
2026ko maiatzak 30 | 11:00 - 13:00
Kultur Etxea
Iraupena: 2 ordu inguru.
Emailea: Hemen proiektua (Bilbo)
Prezioa: 10 €
Plaza kopurua: 30
Izen-ematea Online:
– Erroldatutako pertsonak: maiatzaren 15era arte
– Erroldatu gabeko pertsonak: maiatzaren 22ra arte
Tailerra gure inguruan aurkitzen ditugun testuren behaketatik abiatuko da. Jarduera honek, aurrez ikusi ez ditugun leku eta espazioetara hurbilduko gaitu. Inguratzen gaituen espazioaren memoria erliebean sortuko dugu, eta parte-hartzaileak inguruari beste modu batzuetan begiratzera animatuko ditugu: xehetasunak behatuz, gehiago hurbilduz, ukituz, erliebean, forman eta balio estetikoan pentsatuz.
Parte-hartzaile bakoitzak buztinezko erregistroak hartuko ditu, eta, ondoren, azulejo forman ebakiko ditugu, hormairudi komunitario baten parte izan daitezen. Behin piezak egosita, horma-irudia Kultur Etxeko atarian jarriko da ikusgai. Erakustaldi baten ondoren, partehartzaile bakoitzak bere azulejoa eraman ahal izanen du.