Huntza + Roba Estesa

2022ko otsailak 19 | 20:00 h.

Kultur Etxeko Antzokia.

Foto evento

Roba Estesa Kataluniatik eta Huntza Euskal Herritik Burlata bisitatzen dute bira berezi honetan.

 

Sarreren salmenta: 15€.

  • Aldez aurretik: 
    • 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
    • OnlineHasiera baino 3 h. lehenago arte.
  • Leihatila: Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

 

Huntza musika talde bat da, Bilboko kaleetan sortu zena 2014. urtean. Sei gaztek osatzen dute, eta ostegunetan egiten duten “trikipoteoan” ezagutu zuten elkar, gazte unibertsitarioek.

Beren helburua sortzen duten musika zabaltzea da.

2016ko martxoaren 8an agertu zen jendaurrean lehen aldiz, “Harro gaude” abestiarekin. Abesti honetan agertoki batera igo ziren lehen emakumeei omenaldia egiten diete. Hasiera apal horrek ateak ireki zizkien harrezkero egin dituzten kontzertuei.

 

Roba Estesa hiri- eta jai-musiken, rockaren, folkaren, poparen… arteko fusio-banda da, eta Sandra Brake ere badu, zuzenekoetan aktiboki parte hartzen duen Kataluniako zeinu-mintzairako interpretea.

“Dolors” (2020) bere azken lana da, botere berria ospatu nahi duen EP bat, gauzak aldatzeko boterea.

2016an “Descalces” lehen diskoa argitaratu zuten, eta 2018an “Desglaç”, 120 kontzertu baino gehiagoko birarekin Herrialde Katalanetan, Euskal Herrian, estatuko eta nazioarteko areto eta jaialdietan, publikoaren eta musikaren industriaren sari eta aintzatespenekin.

Ikuskizun globalaren kontzepzio oso argi batekin, performatibitatean, kalitate musikalean eta eszenaratzean pentsatzea gustatzen zaie, kultura eraldaketa sozialerako gune bihurtzeko.

Volver arriba