Ikastolak Herriari: Buruz, Bihotzez, Oinez, ikuskizuna

2025eko ekainak 11 | 19:00 - 20:00

Kultur Etxeko antzokia.

Foto evento

“Ikastolak Herriari buruz: buruz, bihotzez, oinez” da aurtengo Herriari Ikastolak ekimenerako aukeratu den izenburua. 2025eko jaialdia Nafarroa Oinezi lotuta egongo da bereziki. Aurten Paz de Ziganda ikastolari dagokio, eta ekainaren 11n eginen  da. Haurren abesbatzek, helduen abesbatzek, dantza-taldeek eta ikastolako erraldoiek hartuko dute parte.

Ainhoa Sarriguren Haur Abesbatzako zuzendariak, Mari Paz Arizkun helduen abesbatzako zuzendariak, Naiara Ayesa dantzen zuzendariak eta Adei Mendezek zuzenduko dute komunitate osoari irekitako kontzertu hau.

Antolatzailea: Paz de Ziganda ikastola

Laguntzailea: Burlatako Udala.

Sarrera: 5 € aldez aurretik eta txarteldegian

Volver arriba