Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

Islandia: El refugio perfecto + La Red Bullet en directo

2021eko irailak 3 | 20:00 h.

Foto evento

    Zuzendaria: Borja Lezaun Más.

    Protagonistak: Ignacio Juárez, Eloy Moreno, Jotas Aldunate eta Patri Meneses.

    Red Bullet taldeko kideak: Nacho Muerza, Borja Muerza, Mikel Salinas eta Josu Salinas.

    Estatuko hiriburu nagusietako aretoak bete dituen bira baten ostean, “Islandia: el refugio perfecto” dokumentala formatu bakar eta esklusiboan iritsiko da Burlatara, soinu banda osatu duen musika taldearekin batera. Ignacio Juarez Burlatarra protagonista duen dokumental honen aurretik eta ondoren, La red Bullet taldea arituko da bertan. Dokumentala Borja Lezaun iruindarrak zuzendu du eta bertan arituko dira ere Jotas Aldunate nafarra, Eloy Moreno idazlea eta Patricia Meneses.

    Dokumental honek Ignacio Islandian bizitza berri bati ekin ondoren, mundu mailako pandemiaren etorrerak suposatu diona kontatzen du. Egoera baliatuz leku ezohikoak, urrunekoak eta ia ezagutzen ez direnak esploratzen eta deskubritzen ematen ditu. Islandian zehar bidaia bat egitea proposatzen dizuegu, irudi ikusgarrien bidez, mezu positiboz eta bitxikeria politez betetako kontakizun zirraragarri batekin lagunduta; besteak beste, Ignacio eta Eloy Morenoren arteko sinbiosi harrigarria, “El regalo” eta “Tierra” (protagonistak hauek ere bai) liburuen egilea, ekitaldiaren amaieran bere eleberriak sinatzen arituko da. “Mariner eleven” La red Bullet taldearen azken diskoa da, eta dokumentalaren soinu banda, post-rock talde nafarra, bere abesti batzuk jotzen arituko da aurkezpenean

    Iraupena 61 minutu

    Sarreren salmenta:

    • Aldez aurretik: 3€.
      • 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
      • Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte.
    • Leihatila: 5€. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

     

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba