“Katius la niña del arroyo” – Burlatako Musika Bandak eta Belen Otxotorena
2022ko azaroak 19 | 18:00 h.
Kultur Etxeko antzokia.

Burlatako Musika Bandak eta Belen Otxotorena aktore eta narratzaileak aurkezten dute ipuin musikal hau, batez ere familiei zuzendua, non ipuineko narrazioak musika piezekin tartekatzen diren.
Katiusek, errekako neskatoak, oso garbitzaile alai baten istorioa kontatzen du, auskalo nondik iritsia, okin marmarti eta gupidagabe baten zikoizkeriagatik nahaste-borraste maltzur batean bildua.
Herriko bizilagunen maitasuna eta eskuzabaltasuna funtsezkoak izango dira bera gezurretik salbatzeko eta Katiusek berriro irribarre egin dezan lortzeko.
Belen Otxotorenak musika eta antzerki ikasketak egin zituen. Idazlea eta ipuin eta gida didaktikoen egilekidea da, eta familiarentzako kontakizun musikalak idatzi eta diseinatu ditu.
Musikariekin duen presentziarekin une magikoak errazten ditu, entzuleen bihotzera eta adimenera iristeko, kontzertuaren esperientzia gogoratzeko eta itzuli nahi izateko.
Burlatako Musika Banda 1989an sortu zen, musikari batzuek kalitatezko musika egiteko duten kezkaren ondorioz. 46 musikarik osatzen dute eta errepertorio zabala eta askotarikoa du.
Urtean zehar, 18 eta 21 emanaldi bitartean egiten ditu Burlatan, eta horietako batzuetan Burlatako kultur taldeen laguntza izaten du.
Halaber, Nafarroa, Errioxa, Euskal Herria eta Frantziako hainbat tokitan ere aritu da.
Mota guztietako ikusleei zuzendutako ekitaldia.
Generoa: Musika klasika.
Sarreren salmenta
- Aldez aurretik: 3€.
° 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
° Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte. - Leihatila: 5€. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.
Burlatako Musika Kulturaleko Bandak pandemian zehar grabatutako bideoa.