
Kontzertua. Hilarion Eslavako XX. Musika Astea: Andra Mari Abesbatza
2023ko azaroak 25 | 20:00 h.
Kultur Etxeko antzokia.

Andra Mari Abesbatzak koru musika mota guztiak lantzen ditu, nahiz eta bere espezialitatea euskal musika izan.Errenterian 1966an Jose Luis Ansorenak (1928-2019) sortua, Andra Mari Abesbatzak koru musikan genero guztiak jorratzen ditu, euskal musikan espezializatua badago ere.
Gure herrian sortako musika zaintzeko eta promozionatzeko beharrak zirela eta sortu zituen, Jose Luis Ansorenaren eskutik, 1973an Errenterian geroztik urtero egiten den Musikaste jaialdia eta, 1974an, berriz, Eresbil – Musikaren Euskal Artxiboa.
Bere ibilbidean nabarmentzekoak dira grabatu dituen hemeretzi diskoak, Estatuko jaialdi nagusienetan parte-hartzeak, eta hainbat orkestrekin emandako kontzertuak: besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilbokoarekin, Espainiako Nazionalarekin, Tenerifekoarekin, Galiziakoarekin, Mahler Chamber Orchestrarekin, Frankfurt Irratiaren Orkestrarekin, Scottish Chamber Orchestrarekin… eta, beste askoren artean, M. Honeck, F. Brüggen, P. Herreweghe, A. Boreyko Orozco-Estrada, J. J. Mena, C. Rizzi, P. Daniel, P. Goodwin, R. Treviño, W. Marshall, maisu handiek zuzenduta.
Ansorenak abesbatzako zuzendari gisa erretiroa hartu ondoren, Jose Manuel Tifek zuzendu zuen abesbatza 2015 arte. Geroztik Andoni Sierra da erakunde horren zuzendaritza artistikoaren arduraduna.
Sarrera:
- Aldez aurretik: 4€.
° 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
° Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte. - Txarteldegian: 6€. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.