La ciudad de los cautivos. Aritz Gorostiaga, 2023
2024ko martxoak 22 | 19:00 | Sarrera librea bete arte.
Kultur Etxeko antzokia
Dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia José Miguel Gastón Aguasekin, Nafarroako Memoriaren Institutuaren zuzendaria, Juan Carlos Funesekin, ikerketaren egilea, eta Jara Calvorekin.
1936ko uztailaren 19an Iruñean kolpe militarrak irabazi ondoren, indarkeria handia piztu zen
sektore disidente guztien aurka, eta horren adierazpen nagusietako bat oposizioko milaka
pertsona atxilotu eta espetxeratzea izan zen.
Dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia José Miguel Gastón Aguasekin, Nafarroako
Memoriaren Institutuaren zuzendaria, Juan Carlos Funesekin, ikerketaren egilea, eta Jara Calvorekin.
Nafarroako Memoriaren Institutuak Nafarroako Memoria Historikoaren Funts Dokumentalari eskatutako txostenak ez du zalantzarik uzten 1936-1945 aldiko gatibutasunaren dimentsioari buruz.
Iruñean gatibutzako 17 gune identifikatu dira, lau kategoriatan sailkatuta: polizia-etxeak eta kuartelak, espetxeetako unibertsoa, bat-bateko atxilotze-zentroak eta kontzentrazio-unibertsoa. Oraingoz ezin da zehatz kuantifikatu zenbat pertsona zeuden gatibu guztira, baina kalkuluen arabera, 15.000 lagun gutxienez eta 20.000 gehienez: 7.300 preso Probintzia Espetxean, 6.000 preso baino gehiago San Kristobal Gotorlekuan eta 6.800 preso baino gehiago kontzentrazio-esparruetan.
1939an bakarrik, 12.000 lagun inguru egon ziren gatibu Iruñean, 50.000 biztanle inguru zituztenean.

