Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

Lloviendo ranas

2021eko otsailak 6 | 19:00 h.

Kultura Etxeko antzokian

Foto evento

    Ados teatroa eta Acrónica Producciones

    Desoreka mentala diagnostikatuta duten eta ez duten 4 pertsona eszenan

    Igel Euria haize bortitz eta tornadoek eragindako fenomeno meteorologiko bat da, batzuetan euri zaparradekin batera gertatzen dena. Haize hauen ondorioz animaliak bat-batean korrontean harrapatuta geratzen dira eta honek distantzia handira arrastratzen ditu. Indarra ahultzean igelak jausi egiten dira.

    Desoreka mentala fenomeno hori bezalakoa izan daiteke, ohartarazi gabe harrapatzen zaituena. Igel horietako asko, lurraren kontra talka egitean, hil egiten dira. Baina batzuk bizirauten dute, beren putzutik urrun, mundu arrotz batean…

    Lloviendo ranas / Igel euria’-ren dramaturgia bi ildo paraleloetan garatuko da. Gaixotasun mental bat pairatzen duen fikziozko pertsonaia baten istorioa kontatuko dugu, lehenengo sintometatik orainaldira bidaiatuko dugu, bere desorekaren prozesua islatuz: ukapena, onarpena, beldurra, buru-argitasuna, humorea, errebeldia…

    Pertsonaia guztiek edukiko dute ahotsa, baina, batez ere, protagonistaren bizitza pertsonalaren gain jarriko dugu arreta. Akzioa protagonistak bere buruaz beste egin behar duen unean hasiko da, hortik aurrera, bere bizitzan murgilduko gara, flash back-en bitartez. Honela, bidaia oniriko eta surrealista batean, emozio desberdinetatik igaroko gara, dramatik komediara eta melodramara.

    Bi plano hauek, iragana eta orainaldia, etengabe nahastuko dira antzezlanean zehar, batetik bestera naturaltasunez igaroz eta beti protagonisten momentu bitala jarraituz. Barre eta negar egingo dugu gure istorioaren protagonistarekin, bidaia emozional eta, batzuetan, surrealista batean. Bidai honen amaierak antzezlanaren lehenengo unera garraiatuko gaitu. Bere buruaz beste egingo al du? Zalantza hori ebazpenik gabe geratuko da. Gu ez gara inor hau epaitzeko. Bere erabakia da. Gurea berriz, bera entzutea da.

    Fikzioa egiazko testigantzaz zipriztindua dago, batzuk zuzenean ikusiko ditugu eta besteak grabazioen bitartez. Hauek tramarekin bat egingo dute, etenik sortu gabe, narrazio bakarra osatuz eta aniztasun mentala duten pertsonen izaera aldarrikatuz: pertsonak dira gaixoak izan aurretik.

    • Aktoreak:  Lierni Fresnedo, Isidoro Fernández, Ion Sagarzazu, Sandro Iaboni
    • Zuzendaritza: Garbi Losada
    • Testua: Garbi Losada, Mikel Bernués, Jose Antonio Vitoria
    • Ekoizpen exekutiboa: José Antonio Vitoria
    • Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
    • Espazio eszenikoa: Garbi Losada, José Antonio Vitoria
    • Musika eta soinu diseinua Jantziak: Javier Asín, Tytti Thusberg
    • Ekoizkeak: Acrónica Producciones eta Ados Teatroa

    Sarreren salmenta:

    • Aldez aurretik: 8€.
      • 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
      • Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte.
    • Leihatila: 10€. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

    ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

    Volver arriba