Lumineszenteak. Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak

2024ko otsailak 8 - 2024ko otsailak 28 | Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 21:00etara.

Erakusketa Aretoa (Kultur Etxea)

Foto evento

Igone Mariezkurrena Fernández, Irantzu Pastor Ordoki

| Proiektuaren egileek 2018 eta 2021 bitarte Palestinan, Indian, Lakota Nazioan eta Euskal Herrian elkarrizketatutako emakumeen bizitza-historiak eta erretratuak bildu dituzte. Erakusketak
testu nahiz argazkien bitartez, gizarte-egituren azpian ezkutatuta eta ikusezin dauden emakumeen aurkako indarkeriak argitara atera nahi ditu

Liburu eta erakusketa homonimoak diskurtso nagusietan oihartzunik eta lekurik ez duten emakumeen testigantzak nahiz argazkiak biltzen ditu.

Erakusketa liburua du oinarri, haren lagin bat da. Orotara 24 emakumeren testigantzak (elebitan) eta argazki-hautaketa bat dakartza.

Erakusketak izen bereko liburua du oinarri, testu- zein irudinarrazioa uztartzen ditu, eta KCD (Kultura, Communication y Desarrollo) GGKE-k antolatzen duen Bilboko Cine Invisible Film Sozialak Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 13. edizioarekin batera aurkeztu zuten, 2021eko urrian.

“Violencias Invisibles Contra Mujeres” erakusketako protagonistetako bi.

Volver arriba