Mª José Jurado. “Emozioetan barrena bidaia bat”
2023ko apirilak 19 - 2023ko maiatzak 3 | Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 21:00etara. Sarrera doan.
Erakusketa Aretoa (Kultur Etxea)

Askotan pentsatu dut mihise baten gainean margotzeko beharrezkoa dela pintura-teknikak zehatz-mehatz aplikatzea, materialik onenak erabiltzea, sakontasuna eta espazioak menderatzea, baina konturatu naiz garrantzitsuena ez dela perfekzioa bilatzea, emozio bat transmititzea
baizik.
Mihise zuri baten gainean konposizioak egiten ditut oihalekin, elementu natural eta birziklatuekin, zurarekin, kristalarekin eta artilearekin. Joskintzako patroia da protagonista nagusia, koloretako oihalez eta estanpatu ezberdinez osatutako kutxa amaigabe batekin batera.
Marrazteko guraizeak, orratzak eta klarionak dira lehen urratsen protagonistak, collagearen oinarria izango diren ereduak sortuz.
Nire inspirazio nagusia natura eta bere koloreen lilura sintonia perfektuan da. Esperientzia pertsonaletan oinarrituta, nire bizitzako ibilbidea markatu duten hainbat egoeratan sentimenduak eta emozioak adierazten saiatzen naiz.
Beti izan dut sortzeko beharra, adierazteko eta garatzeko modu gisa.
2004-2007 urteetan hasi nituen lehenengo erakusketak Iruñeko eta Donostiako hainbat lokaletan, La Picachilla eta La Cavan, besteak beste, urte horietan eta bisitatu nituen lekuetan ikasitakoa erakutsiz. Paisaia naturalak erakusten zituzten bildumak, gehienak, jatorrizko elementu naturalak ehunekin nahastuz.
2017an, eta inguruabar pertsonalengatik hamar urtez jardunik gabe egon ondoren, collageei beste ikuspegi batetik heldu nien berriro, oihalak txertatuz.
Ibilbide honetako hiru bildumetako lehenengoari ekin nion, eta izenburu hau jarri nion: «Con Alma». Nire bizitzako bizi-une batean oinarrituta dago, non tximeleta eta honen sinboloa nire mihise guztietan dagoen.
2018. urtea, Erriberriko Piedemonte Upeltegien Erakusketa Aretoa.
Izenburua: “El faro de Contis”
Bigarren bilduma, «Esencia de mujer», emakume aske eta kementsu batean inspiratuta dago, bizitzaz betea, bere gorputzarekin eta bere arimarekin konektatua. Hainbat gai jorratzen ditu, hala nola berdintasunaren aldeko borroka eta emakumeek munduan, gizartean eta, oro har, bizitzan egiten duten lana eta ematen duten balioa aitortzea, eta giza eskubideak, errespetua eta emakumearen aitorpena aldarrikatzen ditu, bizitzako esparru guztietan.
2019. urtea, Corte Ingleseko Kultur Esparruko Aretoa – Iruñea. 2022. urtea, Iruñeko Kasino Berria.
Título: “Esencia de Mujer”
«Maitagarrien bidea» da ibilbide honetako azken bilduma. Introspektiboagoa da, emozio gogorragoetan sakontzen du, gaixotasunarekin, beldurrarekin, arimaren soseguaren bilaketarekin eta suizidioarekin lotuta.
2022. urtea, Noaingo Kultur Etxeko Erakusketa Aretoa, Piedemonte Upeltegien Erakusketa Aretoa Olite-Nafarroan, Michel Menéndez Galeria, Uda eta Arte garaikidea erakusketa kolektiboa. Izenburua: Eva (ekitaldi honen azaleko koadroa).
Orain aurkezten dudan erakusketak hiru bildumetako piezak biltzen ditu, eta horien bidez bidaia bat egin daiteke eboluzioa ikusteko eta sentitzeko.