
Nando Agüeros
2022ko apirilak 2 | 20:00 h.
Kultur Etxeko Antzokia.

Kantautore kantabriarrak hamabi abesti berri aurkeztuko ditu “Somos Tierra” izeneko lanean.
“Lurrak markatzen du, eta inguru jakin batean jaiotzen garenok gara leku horrekin nolabaiteko lotura sortzen dugunak. Gure arbasoak gaur garena eratzen joan dira, horregatik uste dut funtsean gu guztiok garela lurra. ”
Horrela definitzen du Agüerosek bere azken diskoa, estilo desberdineko lana, hala nola, batxata, rantxera, rocka, saltsa, pasodoblea, rumba, bihotzera iristen diren eta beren munduaz, bizipenez eta lurraz hitz egiten diguten letrak janzteko baladak.
Abesti berriez gain, kontzertuan ez dira faltako La Santina, El Restallar de Asturias eta, jakina, Viento del Norte bezalako arrakasta handiak.
15 urterekin hasi zen bere lehen letrak zirriborratzen eta bere lehen akordeak ikasten.
Bere lehen abestiek bere inguruneaz eta lurraz hitz egiten zuten, ondoren egile polifazetiko eta nortasun artistiko nabarmeneko bat bilakatzeko.
Bere musika-ibilbidean zehar hamaika album eta artista argitaratu ditu, besteak beste, Víctor Manuel, Diana Navarro, David Bustamante eta Amancio Prada, eta nazioarteko bira eta emanaldi ugari egin ditu hainbat lekutan, hala nola, Argentinan, Txilen, Mexikon, Kuban, Estatu Batuetan eta Suitzan, baita Espainiako hainbat hiritan ere.
Sarreren salmenta:
- Aldez aurretik (Grada delantera): 25,00€.
- Aldez aurretik (Grada trasera) : 22,00€
=================================
- Aldez aurretik:
- 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
- Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte.
- Leihatila: Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.
ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

