“Nora zoaz Kalamity”
2021eko azaroak 14 | 18:00etan
Kultur Etxeko Antzokia
Kalamity Jane Mendebalde Urruneko herri txiki batean bizi da. Bizimodu lasaia eta etorkizun itxuraz zoriontsu eta egonkorra du.
Gainerako emakumeek bezala, gure protagonistak bere etorkizuna idatzita dagoela ikusten du. Hala eta guztiz ere, ez da aske sentitzen « mundu basati honetan ».
Haizeak ekarritako iragarki batek, kasualitatez agian, Kalamityren espiritu abenturazalea esnarazten du.
Beraz, Oklahoma cityra abiatuko da, bakarrik, bere ametsa betetzera. Bai, bakarrik.
Bitartean, bidean zehar, pertsonaia ezberdinak aurkituko ditu, eta sheriff bat ere bai, bere irteeraren aurka jarriko dena, zenbait oztoporekin geldiarazten saiatuz.
Lortuko al du Kalamityk Oklahomara iristea?
Keinu antzerkia eta clown teknikak uztartzen dituen umorezko obra da. Mendebaldeko munduan murgiltzen den arren, gure egunerokotasunarekin lotura zuzena duten gaiak jorratzen ditu.
Maskulinitatearen edo indar fisikoaren nagusitasunaz gain, itxurei eta estereotipoei erreparatzen die.
Barre egingo diogu geure buruari, eta antzerkia egiteko modu berri eta zuzen bat transmitituko zaio publikoari.
Hizkuntza: euskara.
Iraupena: 50 minutu.
Adina: 7 urtetik gora.
Antzezleak: itsaso Aguirre, Ilunber Ayestaran, Teresa Sarriguren, Garazi San Martin.
Musika: Lupa proiektua (Mariano Morales).
Konpainia: Kaktus Antzerkia.
Sarreren salmenta
- Aldez aurretik: 4 €.
- 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
- Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte.
- Leihatila: 6 €. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.