Óscar Terol
2024ko urriak 18 | 20:00 | BAKARRIZKETAK
Kultur Etxeko antzokia.
¡AY DIOS!
Eta besterik gabeko umorezko ikuskizun bat ez bada? Barre egin, barre egingo duzu… baina, emanaldian zehar gizateriaren historia aldatzen duen zerbait gertatuko balitz? Pentsatuko duzu gauza horiek ez zaizkizula zuri gertatuko, baina baduzu garaia esperientzia paregabe batez gozatzeko eta norbaitek galdetzen dizunean, ene jainkoa! besterik erantzun ezin izateko.
Óscar Terolek errespetu eta ezagutza espiritual handienarekin heltzen dio gaur egungo gizartearen balio-krisiari eta zentzugabekeriari. Jende arruntarekin komunikatzen den jainkotasun bat gorpuztuz, gure kontraesanak erakutsiko dizkigu, baina, batez ere, gure benetako ahalmen pertsonala.
Iraupena: 90´
Sarrerak:
- Aldez aurretik: 14€.
° 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
° Online.Hasiera baino 3 h. lehenago arte. - Txarteldegian: 16€. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.