«Encerrona». Pepe Viyuela
2024ko otsailak 3 | 20:00etan
Kultur Etxeko antzokia.
Antzerkia | Clown
| Eszenatokian harrapatuta geratzen den pailazo baten ikuspegitik egindako egunerokotasunari buruzko hausnarketa da ikuskizun hau. Pailazoa eszenan sartzen denean, ez daki non ari den sartzen, eta bat-batean, hari so duen publiko baten aurrean aurkitzen du bere burua. Zerbait eskatzen dion publiko baten aurrean. Tronuaren aretora botatako gorteetako bufoi baten antzera, antzeztera behartuta dago, eta pasabidetik ateratzen lagunduko dioten bidelagun bakarrak, eguneroko objektu batzuk izango dira: gitarra bat, aulki bat, jaka bat, egunkari bat eta eskailera bat. Objektu hauek lagun handi edo etsai beldurgarri bihurtzen dira, pailazoak ahaztu egin duelako, edo agian ez duelako inoiz jakin, objektu hauek nola erabili.
Metafora honetan, pailazoa gutako bakoitza da eta bere jokoa, geure bizitza bera baizik ez.
Pepe Viyuela.
Umorista, idazlea, poeta eta zinema, telebista eta antzerkiko aktorea. Arte dramatikoa ikasi zuen eta objektuekin eta hitzik gabe parodiak egiten hasi zen.
Umorista gisa “Un, dos, tres…” saioan agertu zen lehen aldiz telebistan, eta ezagutu zuten zenbakiagatik, aulki tolesgarri batek harrapatuta.
Payasos sin fronteras GKEko presidenteordea eta Amigos de la tierra eta Saniclown GKEetako ohorezko bazkidea. Oso ezaguna da Aida telesailean egindako lanagatik.
Iraupena: 90 minutu – Publiko guztientzako egokia
Sarrerak:
- Aldez aurretik: 11€.
° 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
° Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte. - Leihatila: 13€. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.