“Persefone-ren hariak zabaltzeko”
2023ko martxoak 9 | 20:00 h. Sarrera: doan lekua bete arte.
“Persefone-ren hariak zabaltzeko”
“Perséfone” funtzioaren aurreko tailerra, haurren abusuari eta horren ondorioei buruz hitz egiten duena.
Ikuspegi mitikotik abiatuko gara literatura klasikoan abusua nola tratatzen zen azaltzeko, haurren sexu-abusuaren egungo errealitatean, haren sustraietan eta genero-ikuspegian sakontzeko.
Pérsefone armiarma-sare zapaltzaile batean bizi da. Bere jatorria aitaren abusuan du eta bere inguru guztia inplikatzen duten ehun ugari ditu.
Uste baino askoz ere errealitate ohikoagoa da. Haurtzaroarekiko sexu-abusuak alarma handia sortzen du gizartean, baina, aldi berean, errealitate ezezagun eta isilduenetako bat da.
Hitzaldi-tailer honetan ezkutuko errealitate horretara hurbilduko gara.
Iraupena: 60 minutuko solasaldia eta ondorengo eztabaida.
Irakasleak: Ana Berrade Adot (Berdintasun eta Aktore teknikaria) eta Miguel Goikoetxandia (idazlea eta obraren zuzendaria).