«Presas»

2024ko martxoak 23 | 20:00 | Antzerkia.

Kultur Etxeko antzokia

Foto evento

Compañía el Bardo.

Antzezlana emakumeen kartzela batean kokatzen da, Espainiako tokiren batean eta 40ko eta 50eko hamarkaden artean nonbait. Kartzelan bederatzi emakume aurkituko ditugu, baldintza kaskarretan bizi direnak. Emakume hauek salaketa ezberdinengatik izan dira kartzelaratuak;
lapurreta, prostituzioa, adulterioa, delitu politikoa….

Kartzela mojek kudeatzen dute eta istorioa osatzen dute espetxeko zuzendariak, emakume hauetako baten abokatuak, medikuak, apaizak eta kartzelako maisuak.

San Perpetuoko Jubileoa ospatu baino egun batzuk aurretik, emakume hauetako bat preso sartuko dute eta San Perpetuoko Jubileoaren egunean, hamar urtean behin, apezpikuak preso bati indultua ematen dio. Hemendik abiatuko da istorioa.

El Bardo lanak memoria historikoa berreskuratzeko eta emakumeen eskubideak aldarrikatzeko kezkarekin bat egiten du. Espetxe-prekarietatea, tratu txarrak eta haurren lapurreta salatzen ditu. Obra hau antzeztea gure askatasunaren alde borrokatu zuten emakume guztiei eskerrak emateko modu bat da.

Generoa: Drama | Iraupena: 105 ´. Helduei zuzendua (+16 urte).
Zuzendaritza, egokitzapena eta eszenografia: Montse Zabalza | Egileak: Verónica Fernández eta Ignacio del Moral | Musika: Txema Garcés | Argiztapena: Jose María Ballesta | Aktoreak: Noemí Alcalá, Imelda Casanova, Raquel Cuartero, Elvira Etxeberria, Anamar Garjón, Rosa Nagore, Iranzu Parra, Koki Villacorta, Laura Virué, Carmen Martínez, Noelia Rueda, Elena Uriz, Manolo Almagro, Juan Benítez, Txuma García, Fermín Rodrigo.

Sarrerak:

  • Aldez aurretik: 5€.
    °     948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
    °    Online.Hasiera baino 3 h. lehenago arte.
  • Leihatila: 7€. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

Volver arriba