“River Walking eta Lizarraldeko eskalada” irteera

2026ko abuztuak 22

Lizarraldea

Foto evento

“River Walking eta Lizarraldeko eskalada” irteera . Urederra eta San Faustoko haitzak.

Abuztuaren 22a, larunbata.

  • Irteera: 08:20ean, Unzu Tabernako bus geltokitik
  • Itzulera: 19:45ean (gutxi gorabehera), Piura Tabernako bus geltokira.
  • Prezioa: 20 €, Europako Gazte Txartelarekin.

Janaria ez dago barne.

Lehentasuna: Uharte, Atarrabia eta Burlatako 2013-1996 bitarteko gazteak, adin gutxikoek baimena ekarrita. Jaso ezazue Gaztelekun.

Plaza mugatuak.

Jarduera hau Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatu du, eta izena emateko Gazte Txartela izatea beharrezkoa da. Gazte Txartela hemen eska dezakezu.

Izen-emateak eta ordainketak: uztailaren 22tik 30ra, 948 012 012 telefonoan (8:00 – 15:00) edo online hemen klik eginez.

  • Hauek barne: busa, asegurua, materialaren alokairua eta monitore espezializatuak.
  • Eraman: eskalatzeko oinetako itxiak eta arropa erosoa. Eta uretako jarduerarako: bainujantzia, eskuoihala eta bustitzeko oinetakoak (lokarridun zapatila zaharrak edo lotzen diren txankletak edo zapatilak. Ezin dira eraman txankletak edo crocks motako oinetakoak), eguzki-krema eta hamarretakoa, bazkaria eta ura.

Antolatzailea: Nafarroako Gazteriaren Institutua, Uharteko, Atarrabiako eta Burlatako Udaletako Gazteria arloen bitartez.

Volver arriba