Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

«Rube». Alodeyá

2024ko apirilak 28 | 18:00 | Circo | 6 urtetik aurrera.

Kultur Etxea

Foto evento

Rube Goldbergen makina bat, domino efektu harrigarri eta dibertigarriak sortzen dituen horietako bat, eszenatokiaren gainean muntatuko dute pixkanaka ikuskizunak irauten duen bitartean. Hau da azpijokoa. Objektuak hegan ikusten dituzunean, pentsa ezazu sekretua fisikan dagoela.

Malabareen mugimendu hipnotikoak hodi imanduekin, pilotekin, diaboloekin eta milisegundora programatutako argi-mazoekin, fisikaren legeetan oinarritutako ikuskizuna osatzen dute. Ia hogei urteko ibilbide eszenikoa duten bi ingeniarik, fisika, zirkua eta umorea uztartzen dituzte emanaldi honetan.

Emanaldiaren ondoren, oholtzan ikusitako alderdi zientifikoei buruzko solasaldia eskainiko da artistekin.

Iraupena: 55´
Antzezleak: Ignacio Pons, Eduardo Lostal | Zuzendaritza: David Ardid | Argien diseinua: Ester Gascón | Eszenografia: Fátima Pons | Arte diseinua: Raquel Poblador | Argazkia: Mai Ibargüen | Ekoizpena: Serendipia Prod. | Koprod. por D ‘Ensayo Fest – Festival de Teatro y Ciencia.

Sarrerak:

  • Aldez aurretik: 5€.
    °     948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
    °     Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte.
  • Leihatila: 7€. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

Volver arriba