San Juan Festak

2022ko ekainak 23 - 2022ko ekainak 26

Ekainaren 23tik 26ra bitartean San Joan Bataiatzailearen jaiak ospatuko dira, gizon zorrotza eta librea, Burlatako jai txikiei izena jartzen diena.

San Juan errituen inspiratzailea da, antzinako sustraiak ditu, suaren gauean partekatuak, bainua ibaian, iturritik edatea edo lurreko fruituekin likoreren bat prestatzea gau horretan.

Berritzea, zentzua bilatzea eta haztea adierazten duten errituak dira.

4 egunez, Burlata galaz jantziko da, mota guztietako txikientzako eta handientzako aurreikusitako ekitaldiekin: txistu eta gaita dantzaldiak, aurorak, kontzertuak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, dantza ikuskizuna, Coro rocieroaren emanaldia eta abar luze bat.

Programazio

Ekainak 23 osteguna

  • Txistu eta gaita dantzaldia, 20:30. Elizako plaza.
  • Disko mugikorra,  22:00. De las Eras plaza.

Ekainak 24 ostirala

  • Irteera Aurorak, San Juan Abesbatza. 7:30. San Juan parrokiatik.
  • Dianak txistu eta gaitekin, 9:00. Irteera: Larrain plazatik.
  • Kalejira, 19:30. Larrain plazatik abiatuta, Erraldoi eta Buruhandien konpartsak, Larrantz Dantzari Taldeak, Burlatako Txistulariak, Burlata Herriko Gaiteroak eta Burlatako Musika Banda Kulturalak.

          ♠Kale hauek zeharkatuko dituzte♠: Larrain plaza – San Frantzisko –  Hilarion Eslava – Nagusia –
Nogalera – Ermita – Maisuak – Larrain plaza.

  • Larratz Dantzari Taldeak, “La Nogalera” jota dantzatuko du. 20:00. Larrain plazan.
  • Txistu eta gaita dantzaldia, 21:00.  Elizako plaza.

Ekainak 25 larunbata

  • Kortzertu-bermuta “Barrachichar” Burlata antzinakoak, 12:30. Parrita plaza.
  • Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, 18:30.

Ibilbidea: Konpartsaren egoitzatik. San Juan – Soto – San Frantzisko – Kale garbitzaileak – Plaza                 Parrita – Nagusia – Iturria – San Blas – Batondoa – Ezkabazabal – Nagusia – San Frantzisko –                           Ezpondoa – Intxaustia – Soto y San Juan.

  • Dantza ikuskizuna “Omaggio”.
    Danza Bhãlabãsã Elkartearen eta Ananda Búcari Dantza Eskolaren eskutik,  19:00.Kultur Etxeko antzokia.

Sarrera doakoa lekua bete arte.
          Antolatzailea: Burlatako Udaleko Kultur Aniztasun eta Migrazio Zerbitzua.
          Laguntzailea: Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken eta Justiziaren Departamentua.

Ekainak 26 igandea

  • Coro Rociero, 12:00. Larrain plazako karpa.
  • Kontzertua Hilarión Eslava Musika Eskolako gaita ikasleen kontzertua Burlata Herriko Gaiteroak eta Burlatako Musika Kulturaleko Musika Bandaren saxofoi eta metal laukotearen laguntzarekin,  20:00. Larrain plazako karpa.

 

 

OHARRA: Udal Bandoa: debekatuta dago San Joan sua egitea, zezensuzkoa, era guztietako suziriak, petardoak eta su-aparailuak botatzea, gerta daitezkeen arrisku-egoerak prebenitzeko.
Volver arriba