“Saskibaloia Nafarroan. 75 urteko irudiak”
2022ko maiatzak 16 - 2022ko ekainak 3 | Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 21:00etara.
Erakusketa gela.

75. urteurrena dela eta, Nafarroako Saskibaloi Federazioak ibilbide fotografiko bat proposatzen du bere historian zehar, 1946ko abenduaren 9an sortu zenetik gaur egunera arte.
Harrezkero, saskibaloiaren sustapenaren eta hedapenaren alde lan egin dute Nafarroa osoan, eta, horri esker, gaur egun 70 erakunde baino gehiago eta 7.000 lizentzia inguru bildu ahal izan ditu – Pandemia lehertu aurretik –. Zifra horiei esker, foru-lurraldean fitxa gehien dituen bigarren federazio bihurtu da, futbolaren atzetik.
NFBren jarduerek mota guztietako esparruak hartzen dituzte: autonomikoa eta tokikoa, lehiakorra eta aisialdikoa, ludikoa eta prestakuntzakoa, helduentzat eta txikienentzat; eta emakumeen ordezkaritza gizonezkoena baino zabalagoa da.
Horri guztiari federazioaren bokazio sozial egiaztatua gehitu behar zaio; izan ere, duela hamarkada bat baino gehiagotik, biztanleriaren segmentu ezberdinei zuzendutako gizarte-ekintzako proiektu ugari garatzen ari da bere urteko programazioan.
Efemeridea dela eta, 2021-2022 denboraldian zehar garrantzi handiko kirol eta gizarte ekitaldiak egiten ari dira, Nafarroa osoa saskibaloiaren festa handi bat eta pandemiaren krisiaren ondoren horri bultzada bat emateko helburuarekin.
Antolatzailea: Nafarroako Saskibaloi Federazioa.