SOINUZ! BURLATA 2026 “Josetxo Zugaldia & The Outlanders y Wille and the Bandits”

2026ko maiatzak 8 | Ateen irekiera: 19:30ean. / Hasiera: 20:00

Kultur Etxeko antzokia

Foto evento

Zikloari amaiera emateko, Wille and the Bandits taldea etorriko da Erresuma Batura, blues, folk eta rock estiloak uztartzeagatik eta zuzenekoen intentsitateagatik ezaguna den taldea. Taldea Burlatara iritsiko da Salt Roots, bere proiektu diskografiko berria, aurkeztera. Zuzenean grabatutako lan honek taldearen energia islatzen du, elkarrekin joz, eta musika gertutasunetik eta publikoarekiko loturatik ulertzeko duen modua. Ahots nahastezin batek eta Hammond teklatuaren protagonismoak definitzen dute proposamen hau, eta bere indar espresiboagatik eta eszenatoki gainean duen benetakotasunagatik nabarmentzen da.

Josetxo Zugaldia & The Outlanders-ek irekiko dute gaua, oraingoan hirukote formatuan aurkeztuko direlarik, Sara eta Zara lagun dituztela. Taldeak bere kantu propioen aukeraketa bat eta modu epel eta hurbilean interpretatutako bertsioak eskainiko ditu, rock eta blues ukituekin, giro semi-akustikoa sortuz.

Ateen irekiera: 19:30ean.

Sarreren salmenta:

Aldez aurretik: 8 €.
948 012 012 telefonora astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara deituz.
Online. Hasi baino 3 ordu lehenagora arte.

Txarteldegia: 8 €. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

Zikloko 5 kontzertuetarako bonoa: 35 € Online

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

Volver arriba