
Sustraiak. Garenaren oihartzuna antzerki musikala
2025eko maiatzak 31 | 19:30 - 20:30
Kultur Etxeko antzokia.

Antzinako baskoien ondorengoen tribu bat aurkitu dute Pirinioetako leku ezkutu batean. Sare sozialak irauliko dituen ekitaldia izango da, gure sustraien jatorria eta gure gizartearen balioak zalantzan jarriko dituena.
Barañaingo Alaitz BHIko Arte Eszeniko eta Musika batxilergoko ikasle eta irakasleek taldean sortutako ikuskizuna da. 55 artista gazte oholtzan, musika, dantza eta antzerkia ikusteko aukera berri honetan.
Ikuskizun solidarioa da, txarteldegian bildutako dirua Arua Elkartasuna GKEaren lankidetza-proiektuetara bideratuko da.
Antolatzen du: Arua Elkartasuna
Egilea: Alaitz BHI ikastetxea
ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK
