Tradiziotik Modernitatera: Taiwango Kaligrafia Erakusketa
2020eko azaroak 3 - 2020eko azaroak 28
Burlatan ere dagoen Ekialdeko kultura aintzatesteko, eta Taipeiko (Taiwan) Bulego Ekonomiko eta Kulturalarekin lankidetzan, Tu Chung-Kao maisuaren Kaligrafia erakusketa ekarri dugu. Hau mandarin hizkuntzaren margolari eta kaligrafo nabarmena da, eta, ondorioz, Taiwango artistarik ospetsuenetakotzat hartua izan da.
Erakusketa azaroaren 3tik 28ra bitartean izanen da, eta azaroaren 3an, asteartea, 12: 00etan, prentsaurrekoa-aurkezpen batekin osatuko da. Bertan izanen dira Der-Li Liu jauna, Taipeiko Ekonomia eta Kultura Bulegoko ordezkaria Espainian, eta Ander Carrascón Erice jauna, Burlatako jarduneko alkatea. Ondoren, lehoi dantza erakustaldia eta Tai-Chi erakustaldia izanen dira, eta amaitzeko, erakusketaren edukiaren erakustaldia.
Hori guztia streaming bidez eginen da pandemiak ezarritako segurtasun neurriak errespetatzeko eta YouTubeko Kultura-aniztasunaren kanalean jarraitu ahal izanen da esteka honetan: https://n9.cl/keen
Azaroaren 10ean, asteartea, 19: 00etatik 21: 00etara, Taiwango Kaligrafia Tailerra eskainiko da, Diana Chow erakusketaren komisarioak eemanda.
Erakusketa Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan bertan bisitatu ahal izaen da, ezarritako edukiera errespetatuz, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.
Antolatzailea: Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzua
Diruz laguntzen duena: Taipeiko Bulego Ekonomiko eta Kulturala