“Un concierto para comérselo”
2024ko otsailak 24 | 20:00 | Musika eta Antzerkia | Publiko ororentzat egokia.
Kultur Etxeko antzokia.
Coral Atarrabia Abesbatza
| Sorterrira itzuli eta gazte garaiko une gozoak gogora ekarri nahi dituen “indiano” batek gidaturik kantari arituko da Atarrabia Abesbatza. Jan-edanaren plazerraz mintzo diren abestiak emanen dira, hala gure bazkalondokoetako eta Kantuz saioetako kantu herrikoiak, nola mendez mende Juan del Encina, Arrieta Verdi, Purcell eta beste egile batzuek ondu eta utzi dizkigutenak.
“Un concierto para comertarla” saioan, haurtzarotik bizi izandako unerik onenak partekatzen dira mahai baten inguruan, eta guztioi zoriontsuenak egin gaituzten doinuak abesten dira. Horrela, jai eta herri giroa sortzen da, alaia bezain zirraragarria, antzezleen zein ikusleen gozamenerako, ikuskizunean murgildurik sentitzen baita, koadro kostunbrista bizidun bat balitz bezala.
Iraupena: 60 ”
Zuzendaritza eta konponketa musikalak: Íñigo Casalí | Bakarlariak: Itxaso Moriones, Sabino Legarra, Sabino Pérez de Ziriza | Pianoa: Itziar Pérez de Ziriza | Akordeoia: Mª José Legarra | Gidoia eta zuzendaritza artistikoa: Fermín Cariñena
Sarrerak:
- Aldez aurretik: 5€.
° 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
° Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte. - Leihatila: 7€. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.