Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

“Una segunda madre” (2015)

2022ko apirilak 11 | 18:30 h. Sarrera doan edukiera osora arte.

Kultur Etxeko Antzokia

Foto evento

“Zinemako heroiak” zikloa

Zineforuma María Castejón Leorzarekin, ikus-entzunezkoetan eta zinema-kritikan genero-irudikapenetan aditua.

Valek São Pauloko senar-emazte dirudun batentzat egiten du lan, eta haurtzarotik hazi duen seme nerabea zaintzen du.

Valen bizimodu ordenatu eta baketsua aldatu egiten da Jessica alaba heldu zenean, Brasileko iparraldean hamahiru urte lehenago senide batzuen zaintzapean utzi baitzuen.

Valen ziurtasunak kolokan daude eta sortzen den egoera berriaren aurrean posizionatu beharko du.

Behar bezala idatzita eta sentsibilitate handiz zuzenduta, amatasunari eta horrek dakartzan sakrifizio mingarriei buruz hausnartzen du, eta, aldi berean, garai berrietan desagertzen hasi diren desberdintasun sozialei eta aurreiritziei buruz ere hitz egiten du.

Film honek Sundanceko Epaimahaiaren sari berezia eta 2015eko Berlingo Zinemaldian Publikoaren saria lortu ditu.

Ez zaie gomendatzen 7 urtetik beherakoei.

Gidoia eta zuzendaritza: Anna Muylaert.
Antzezleak: Regina Casé, Camila Márdila, Michel Joelsas eta Karine Teles.
Generoa: familia-drama. Zainketen gaikako drama.
Iraupena: 108 minutu.

Irakaslea eta dinamizatzailea: María Castejón Leorza. Historialaria, irakaslea, idazlea eta zinema-kritikaria. Komunikabideetako genero-irudikapenetan aditua.

Antolatzailea: Berdintasun Saila.

María Castejón Leorza

Zinemak erreferenteak eta imajinarioak sortzeko gaitasuna du.

Iristen zaigun zinemaren zati handi batek genero-estereotipo eta -rol desberdinak indartzen ditu, baina, era berean, bada protagonista femeninoak dituen zinema bat, pixkanaka ordena sinboliko patriarkal hori fakturatzen ari dena.

Zinema beste ikuspuntu batetik ikusaraziko diguten film batzuk ikustea proposatzen dugu, elkarrizketa eta eztabaida ahalbidetzeko eta, batez ere, emakumeen filmen unibertsoa aberasten duten beste proposamen batzuei erreparatzeko.

Proposamen beharrezkoa, dinamikoa eta parte-hartzailea da, hainbat irizpideren arabera aukeratu diren filmei genero-ikuspegia aplikatzen diena, hala nola emakumeen protagonismoari, jorratutako gaiei edo nazionalitateei, eta beste mota bateko irakurketa zinematografikoa egitea, emakumeen hainbat errealitatetara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea du helburu.

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

Volver arriba