Urargi

2025eko apirilak 20 | 16:30 - 17:15

Kultur Etxea

Foto evento

Lehen haurtzarorako antzerkia (6 hilabetetik 3 urtera). EUSKERAZ.
Publikoak oholtza gainean ikuskizunaz gozatu ahal izango du.
Haurtxo bakoitzeko laguntzaile bakar bat joatea gomendatzen da.

Egilea: La piel producciones

Lehen haurtzarorako lan honetan, antzezleek bi elementu magiko erabiltzen dituzte: argia eta ura. Mundu poetikoak argitzen, eraldatzen eta marrazten dituen argia. Bere izaera urduri eta aldakorrarekin bidaia sentsorial batera gonbidatzen gaituen urak.

Argiari uretan islatzea gustatzen zaio, gardena baita, ispilu bat bezala, ondoren espazioa margotzeko.

 

Sarreren salmenta:

  • Aldez aurretik: 4 €.
    • 948 012 012 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.
    • Online. Hasiera baino 3 h. lehenago arte.
  • Leihatila: 6 €. Ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

Hona hemen Urargiko teasera:

 

 

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

Volver arriba