Xuxurlaka
2026ko ekainak 7 | 12:30 - 13:45
Kultur Etxeko plaza
Taldea: ACHE PA TI.
Iraupena: 75’.
Sarrera: Librea.
Eguraldi txarra eginez gero, kontzertua Kultur Etxe barruan eskainiko da.
ACHE PA TIk Xuxurlaka aurkezten du, euskal musikaren tradizioa erritmo afrokaribearrekin, jazz latinoarekin eta sentiberatasunez betetako konponketa zainduekin uztartzen duen proiektua. Formazioak euskal kantutegi herrikoiaren doinuak arakatzen ditu begirada garaikide batetik, beti ere ondare kultural baliotsu
batekiko errespetua mantenduz.
Nerea Erbitiren ahotsak indar emozional handia ematen dio ikuskizunari, kantu tradizionalen aberastasuna arakatuz bai musikatik, bai bere testuen baliotik eta ñabardura linguistikoetatik.
Oholtza gainean, Fermin Goñi (txistua), Jose Ramon Garcia (pianoa eta konposizioak), Jokin Zabalza (baxua eta gitarra), Daniel Arias (bateria) eta Alex Ruiz-Pastor (perkusioak) soinu dotorea, goxoa eta ñabarduraz betea sortzen dute tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen kontzertuan.
Ache pa ti Oficial-Ofiziala – YouTube
