XVII. Burlata Blues Festival. “Amann & The Wayward Sons” Kontzertua.
2024ko abuztuak 10 | 23:00
Udal parkea
Pablo Amann (Bilbo) konpositore eta gitarristak 2016an sortutako blues rock taldea da. Lehen diskoa, “Free soul”, 2018koa da, eta kritika bikainak jaso zituen. Espainian zehar egindako diskoaren biraren ondoren, Tío Pete estudioetan (Urduliz, Bizkaia) sartu ziren, “Drive home” bigarren diskoa grabatzeko. 2020ko martxoan, bere igoera meteorikoa eten egin zen ezinbestean, eta 2022an ekin zioten berriz ere haien jarduerari, Espainian bira berri bat eginez.
Haien soinuak AEBetako hegoaldeko soinuen eragin handia du eta izan duten garapena nabarmena da, eragin handiko artisten eskutik, ildo koherente bati jarraituz.