XVII. Burlata Blues Festival. Kontzertua “Edu Errea”
2024ko abuztuak 8 | 19:30
Udal parkea
Musikari iruindarrak bere LP berria aurkeztuko du, I Became What I Hated, Paco Locok 2023an grabatu eta ekoitzitakoa. Bere abestiek hainbat eremu zeharkatzen dituzte: popa, folka, soula, power popa, janglea eta rock and rolla.
Edu Errea kantuen artisaua da, eta musikari gisa ahalik eta orijinalena eta autentikoena izateko eta nortasun propioa lortzeko asmoa du.
Bere ohiko musikariek lagunduko dute: Javier Indurain (Nuevos Hobbies, Andrea Santiago, Innerve), Xabier Jareño (La calma band, Nuevos Hobbies) eta Carlos Colina (Innerve, Colina).