Zinemako emakume heroien zikloa“Akelarre” (2020)
2023ko azaroak 13 | 18:30 h. Sarrera doakoa lekuak bete arte.
Kultur Etxeko antzokia.

XVII. mendea, Euskal Herria. Rostegui epaileak, erregeak eskualdea garbitzeko aginduta, basoan festa batean parte hartu duten neska gazteak atxilotu eta sorginkeria leporatzen die.
Zineforuma María Castejón Leorza zinema kritikari eta idazlearekin.
Zuzendaria: Pablo Agüero.
Herrialdea: Espainia.
Generoa: Drama | XVII. mendea. Sorginkeria.
Iraupena: 90 ”
Antolatzailea: Burlatako Udaleko Berdintasun Arloa.
María Castejón Leorza, zinema kritikaria eta idazlea.
Zinemak erreferenteak eta imajinarioak sortzeko gaitasuna du. Iristen zaigun zinemaren zati handi batek genero-estereotipo eta -rol desberdinak indartzen ditu, baina badago protagonista femeninoak dituen zinema bat ere, pixkanaka-pixkanaka ordena sinboliko patriarkal hori fakturatzen ari dena.
Zinema beste ikuspuntu batetik ikusaraziko diguten hainbat pelikula ikustea proposatzen dugu, elkarrizketa eta eztabaida ahalbidetuko digutenak, eta, batez ere, emakumeen unibertso filmikoa aberasten duten beste erreferente batzuei erreparatzea.
Proposamen hori beharrezkoa, dinamikoa eta parte-hartzailea da, eta genero-ikuspegia aplikatzen die hainbat irizpideren arabera hautatu diren hainbat pelikulari, hala nola protagonismo femeninoari, tratatutako gaiei edo nazionalitate desberdinei. Helburua da bestelako zinema-irakurketak egitea, emakumeen hainbat errealitatetara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea.