Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

HIRU-HERRI ATLETIKO TALDEA

Atletismoa

Atletismo kluba, bazkide arruntak eta federatuak dituena.

Atletismo-eskola, 7 eta 18 urte bitartekoentzat.

“HIRU-HERRI” Herri-Lasterketa antolatzen du, hiru herrietan barrena (Burlata, Atarrabia, Uharte) ibiltzen dena, eta Burlatan “HIRU-HERRI” Nazio Mailako Krosa.

Modu berean antolatzen du ere “HIRU-HERRI” Eskola Arteko Txapelketa, Burlatako, Atarrabiako eta Uharteko ikastetxeentzat.

Ordutegia:

  • Bulegoa: Astelehena, asteartea eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara.
  • Eskola entrenamenduak: 17:00etatik 19:30etara (taldeen arabera).
  • Helduen entrenamenduak: 17:00etatik 21:30etara.

Helbidea: Karrika Nagusia 54, 3. C p.k. 31600 Burlata (NAFARROA)

Faxa: 948 24 18 06

E-Posta: hiruherri@gmail.com

Web orria: http://www.hiru-herri.com

Volver arriba