IRUZURRAREN AURKAKO NEURRIEN PLANA
EUROPAKO FUNTSAK KUDEATZEKO HFP/1030/2021 AGINDUAREN ESPARRUAN
2022ko abuztua
EGINBIDEA, Burlatako Udalak, 2022ko maiatzaren 19an egindako osoko bilkuran, Iruzurraren aurkako Plan hau eta Adierazpen Instituzionala onartu zituela jasota uzteko dena.
APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 241/2021 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluak eta, horren arabera, irailaren 29ko HPF/1030/2021 Aginduak ezartzen diote Espainiari, EBren interes finantzarioen babesari dagokionez eta Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaren (MRR) funtsen onuradun gisa, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko (PRTR) neurrien betearazpenean parte hartzen duen erakunde erabakitzaile edo betearazle orok «Iruzurraren aurkako neurrien plan» bat izateko betebeharra. Plan horren helburuak, eta, hedaduraz, aztergai duguna, honako hauek dira: kasuan kasuko jarduera-eremuetan funtsak aplikatzekoak diren arauen arabera erabiltzen direla bermatzea, eta, bereziki, iruzurraren, ustelkeriaren eta interes-gatazken prebentzio, detekzio eta zuzenketa egokia dagoela bermatzea.
Iruzurraren aurkako salaketen kanala
Deskargatu dokumentazioa: