Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

KIROL INSTALAZIOAK

KIROL-INSTALAZIOEN ALOKAIRU-TASAK

 

EL SOTO KIROL-GUNEA

Kirol-gune honek (Zalduko kalea z/g) (Ikusi planoa) honako kirol-instalazio hauek biltzen ditu:

  • Belarrezko futbol-zelaia eta atletismo-pista.
  • Beisbol-zelaia.
  • Udal igerilekuak (kanpokoak eta estalia).

Zelai horietan, hainbat kiroletan aritzen dira Kirol-taldeak zein Kirol Eskolak; besteak beste, Hiru Herri Atletiko Taldea, Beisboleko Arga Kirol-taldea eta Burladés Kirol Taldea bere bi futbol-zelaietan, Erripagañako belar artifizialeko zelai berriaren ondoan.

Ezin ditugu ahantzi, Burlatako Igeriketa Taldearen jarduera eta udal-igerilekuetan egiten diren ur-jarduerak.

 

ELIZGIBELA KIROLDEGIA

Elizgibela Kiroldegia Elizgibela karrikan dago (Ikusi planoa). Kiroldegi horretan, honako kirol-jarduera hauek egiten dira: Klub eta Kirol-eskoletakoak, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zentroen gorputz-hezkuntzako eskolak eta Burlatako Kirol Patronatuak berak antolatutako kirol-jarduerak, gazteentzat nahiz helduentzat.

Telefonoa: 678 753 834

Elizgibela Kiroldegiak, zenbait gune osagarriez gain, honako kirol-gune hauek ditu:

  • Kirol-taldeentzako gimnasioa.
  • Soinketa- eta borroka-gela.
  • Kirol-areto estalia.
  • Harmaila finko eta mugikorra (500 lagunentzat.)

ASKATASUNA PILOTALEKUA

Estalpetutako pilotalekuko argazkiaAskatasuna Pilotalekua Elizgibela Kiroldegiari atxikita dago. Han, Zugarralde Pilota Taldea aritzen da gehienbat, bai klub gisa, bai kirol-eskola gisa, eta, halaber, Burlata Herri Kirol taldea.

Honako hauek aurki ditzakegu han:

  • Arauzko pilotalekua
  • Entrenatzeko/berotzeko pilotalekua (aurrekoarekiko zeharka kokatuta)
  • Kirol-pista.

ASKATASUNA GIMNASIOAEstalpetutako saskibaloi aretoko argazkia

Askatasuna Gimnasioan -Bigarren Hezkuntzako Askatasuna Institutuak utzita (Ikusi planoa)- aritzen dira  Burlata Saskibaloi Kluba eta Indira Ritmikoa Burlata Kluba).

HILARIÓN ESLAVA II KIROLDEGIA

Burlatako Bakearen IbilbHilarión Eslava II kiroldegi barruko argazkiaidean kokatua dago kirolgune hau, izen bereko eskola publikoaren ondoan (Ikusi planoa). Hor, Areto-futboleko kirol-eskolek egiten dute lan, Burladés Kirol Elkartearen zuzendaritzapean, eta, halaber, Burlada Areto-futboleko Klubeko talde gehienek. Goizez, Hilarión Eslava Eskola Publikoak erabiltzen, du gorputz-hezkuntzako eskolak emateko.

Hilarión Eslava II Kiroldegiak, eremu osagarriez gain, baditu kirol-pista estali bat eta 50 lagunentzako harmaila txiki bat.

Telefonoa: 673 261 345

 

ERRIPAGAÑA UDAL FUTBOL ZELAIA

EstadioErripagaa2011n Erripagaña Udal Futbol Zelaia ireki zen, belar artifizialarekin egindako estadio moderno honen barruan ekintza anitzetarako bi areto daude.

Telefonoa: 680 353 988

 

KIROLAREN ETXEA

Elizgibela kalean koMikel Gurea Xake Klubakaturik dagoen Kirolaren Etxean, Mikel Gurea Xake Klubak du egoitza.

Volver arriba