KULTUR ETXEA
Ordutegia
- Kultur etxeko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera 8:30etik 21:30era.
- Asteburuetan, programazioa dagoenean.
- Bulegoko arreta 8:30etik 14:30era.
Udako ordutegia (uztaila eta abuztua)
- Kultur etxeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etik 15:00era.
- Bulegoko arreta 8:30etik 14:30era.
Kulturaren eta Besten Patronatua Kultur Etxetik koordinatzen da. Aipatutako Etxea 2004ko apirilaren 4an inauguratu zen.
Burlatako Kultur Etxeko araudia (Tamaina 101 Kb)
Honako instalazio hauek ditu:
- Antzokia, 493 eserleku dituena.
- Erabilera anitzeko 5 gela. Horietan, ikastaro soziokulturalak eta herriko zenbait arte-taldeen probasaioak egiten dira.
- Probasaio-gela. Han, dantzak eta probasaioak egiten dira.
- Hitzaldi-gela. Bilerak, jardunaldiak eta mintegiak egiten dira han.
- Jendearentzat irekitako kafetegia.
Zerbitzuak:
- Programazioa. Hilero, Kultur Etxeko kultura-programazioa aurkituko duzu webgune honetan. Oro har, honelako jarduerak prestatzen dira: haurrentzako eta helduentzako antzerkia, haurrentzako eta helduentzako filmak, mota askotako musika-kontzertuak, dantza-emanaldiak, eta hainbat arlotako hitzaldiak eta erakusketak.
- Ikastaro soziokulturalak: Iraila eta maiatza bitartean, adin guztietako jendearentzako ikastaroak eskaintzen dira. Aurrekoez gain, Kirol Patronatuak eta Burlatako Udalaren Hezkuntza Batzordeak beste zenbait ikastaro eskaintzen ditu.
- Kafetegia: Kultur Etxeko kafetegiak egunero irekitzen du astelehenetan ezik, eta jende guztiarentzat dago zabalik. Ostatu-kafetegiaren zerbitzuaz gain, bazkariak eta afariak ematen dira han. Ordutegia:
- Astelehenetik ostegunera 8:00etatik 22:00etara.
- Ostiraletan 8:00etatik 00:00etara.
- Larunbata, igande eta jaiegunetan 10:00etatik 00:00etara.
Kultur Etxeko espazioa alokatzea:
Edozein enpresa, erakunde sozial, sindikal edo politikok edo kultur taldek aloka dezake Kultur Etxeko edozein espazio (Auditorioa barne), biltzarrak, hitzaldiak, prentsaurrekoak, bilerak, kultura-emanaldiak eta abar egiteko.
Kultur Patronatuaren 2018rako prezio publikoak
Eskari orokorra (Tamaina 148 Kb)
Erakusketa-gelan arte-lanak erakusteko aukera:
Urte guztian zehar, zenbait arte-diziplinatako erakusketa (margolanak, argazkiak, eskulturak eta abar) egiten dira Kultur Etxeko Erakusketa-gelan. Pertsonaren edo erakunderen batek gela horretan erakusketa bat egin nahi izanez gero, Kultur Etxeko bulegoetan egin beharko du eskaria, eta, horretarako, honako araudi hau bete beharko du:
Kultur etxeko erakusketa gela erabiltzeko araudia (Tamaina 18 Kb)
Sarrerak erostea eta informazioa jasotzea:
Kultur Etxeak programatzen duen edozein jarduera kulturalerako sarrerak erosteko moduak honakoak dira:
– 012 (948 012 012) udal-informazioaren telefono zenbakiaren bidez (aldez aurretik erostea eta prezio berean): kreditu-txartelarekin ordainduz.
– Web orri honen bidez, Sarreren Salmenta botoia sakatuz.
– Txarteldegian bertan: ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenago.
Halaber, Kultur Etxeak eskaintzen dituen ikastaro soziokulturalei eta programazioari buruzko informazio pertsonalizatua zure e-postan jaso nahi baduzu, bete ezazu ondorengo formularioa: Programazioa postaz jaso.
Helbidea: Bentetako ingurubidea kalea p.k.31600 Burlata (NAFARROA). Ikusi planoa
Telefonoa: 948 13 64 20
E-Posta: cultura@burlada.es
Twitter: https://twitter.com/KulturaBurlata
Facebook: https://www.facebook.com/CulturaBurlada