Kultura-aniztasuna eta Migrazioa

Ongi etorri Burlatara!

Ikusiko duzunez edo pixkanaka-pixkanaka jabetuko zarenez, gure herria hainbat lekutatik etortzen garen lagunok osatzen dugu, gure aniztasun kulturalarekin aberastuz.

Auzotar guztiok ehun bat jatorri ezberdin ditugu eta pertsona guztiak elkarrekin, gure herriaren egungo errealitatea eraikiz joaten gara. Horregatik, nahi dugu eta gonbidatzen zaitugu bere gizarte-bizitzan esku hartuta, zeuk ere Burlataren izaera hori indartzen laguntzera.

Jakina, udalerrian integratzen ere lagundu nahi dizugu eta horretarako Kultura-aniztasun eta Migrazio zerbitzuaren atal honetan, udaleko zerbitzuetan sartzeko gidatuko zaituen argibide erabilgarria aurkitu ahal izanen duzu.

Gainera, nahi izanez gero, arreta jaso dezakezu Kultura-aniztasun eta Migrazio zerbitzuak eskaintzen duen Harrera Egitarauan, non herrian emanen dituzun lehenbiziko urratsetan lagunduko dizugun.

Jaso ezazu agur bero bat eta gozatu gurekin Burlatak eskaintzen digunaz.

Berta Arizkun González

Alkate Udalburua


Zerbitzuaren helburuak:

Kultura-aniztasun eta Migrazio Zerbitzua TECIR sareko kide da, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko eta kulturen arteko elkarbizitza sustatzeko biltzen dituena. Zerbitzuak honako helburu nagusiak ditu:

- Burlatako jatorri kultural guztien arteko bizikidetza sustatzea eta hobetzea, elkar ezagutuz eta aitortuz.

- Burlatan bizi diren pertsona guztiak gure herriaren parte senti daitezen lortzea, jatorria edozein dela ere.

- Burlatan bizi diren pertsona guztien eskubide, betebehar eta aukera-berdintasun guztiak babestea.

- Kultura-aniztasuna Burlatako herritarrendako aukerak sortzen dituen aberastasun gisa ulertzea.

- Udaleko arlo guztietan kultura-aniztasunaren kudeaketa demokratikoaren alde lan egitea, herritar guztien protagonismoa aintzat hartuta.

- Burlatan dauden jatorri kulturalen arteko topaguneak sortzea, kulturen arteko emanaldiekin.

- Jokabide diskriminatzaileak, arrazistak edo xenofoboak prebenitzea.

- Kultura desberdinetako haurren arteko harremana eta partaidetza sustatzea.

- Haurren eta nerabeen trebetasun eta gaitasun pertsonalak, harremanetakoak eta sozialak hobetzen laguntzea.

- Hezkuntza inklusiboa bultzatzea.

 

 helburu hauek lortzeko hurrengo  12 neurriak ezartzen dugu:

1.            Harrera.

2.            Herritarren parte-hartzea.

3.            Errealitatearen ikerketa eta analisia.

4.            Sentsibilizazioa eta prestakuntza

5.            Pertsonen bizi-baldintzak hobetzea.

6.            Gaztelania ikastea eta euskarara hurbiltzea gizarteratzeko bide                 gisa, eta Burlatan dauden hizkuntzak aitortzea.

7.            Burlatan dauden kulturen aitorpena

8.            Kulturen arteko bizikidetza sustatzea.

9.            Asoziazionismoa sustatzea eta udal-espazioak erraztea.

10.          Kulturarteko bitartekaritza.

11.          Kultura-aniztasun eta Migrazio Alorraren lana transmititzea.

12.          Pertsonen gogo-aldartea hobetzea.

Harremanetan jartzeko

 

Telefono zenbakiak: 948 23 84 00 Luzapena 115 – 676787212

 

Email: diversidad@burlada.es

 

Larrañetako plaza. Burlatako udaletxea, 2 solairua

 

Ordutegia:

Astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etatik 15:00etara

Astearte eta ostegunetan 10:30etik 18:00etara

Udako ordutegia: Astelehenetik ostiralera 7:30etatik 15:00etara

Hiztegi hauek Euskaltzaleen Topagunearen Hiztegitxoetan daude oinarrituta:

  Bertan euskara eta hainbat hizkuntza biltzen dituzten hiztegi anitz.

Irudian klikatu hainbat hizkuntzetako hiztegiak aurkitzeko.

.

Kanal honetan gure arloaren aurkezpen bideo bat ikus dezakezu, baita gure jardunaren beste eduki batzuk ere, hala nola «Seremos más-Gehiago izanen gara» kultur aniztasunaren kantuaren bideoklipa.

.

Tresna erraz hau zuen eskura jartzen dugu, Nafarroan jaio ez diren eta gure herrian erroldatuta dauden pertsona guztien jatorria herrialdeka erakusteko klik batean.

.

Klikatu irudian munduko arroz ezberdinekin egindako errezeta zerrenda ikusteko.

.

Burlatako baliabideen gidaliburua

.

Estereotipo eta zurrumurru xenofoboek eragiten duten kalteaz kontzientziatuta, Burlatako Udalak aktiboki parte hartzen du sare horretan. Klikatu irudian informazio gehiago lortzeko.

.

Burlatako migratzaileen elkarteak

.

Bideo formatuko baliabideak

"Ene-Bidea" dokumentala

Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta MIgrazio Zerbitzuak eta El Botón Rojo JLC enpresak eginda, Burlatan bizitza berri bat hasteko euren herrialdeak utzi dituzten bost ausarten esperientziak erakusten du. Elkarrizketa intimo eta hunkigarrien bidez, haien ilusioak eta irrikak, migrazio-prozesu gogorra eta gure gizartearen abegia ezagutuko ditugu. Gainera, aniztasunaren aberastasunaz, jatorrizko lekutik urrun dauden pertsonekiko enpatiaren garrantziaz eta harrera-herrikoa izatearen sentimenduaz hausnartzera gonbidatzen du.

Burlata harrera eta elkarbizitza-lekua: Testigantzak 

Atzo, 60 eta  70eko urteetan, eta gaur, azken 20 urteotan, Burlatak jaso dituen lagunek, gure herria hazteko eta elkarbizitarako benetako lekua izateko ezinbestekoak izan direnek, beren testigantzak partekatzen dituzte.

Munduko ipuinak eta kondairak, proiektua

“Munduko ipuinak eta kondairak” Burlatako kultura ezberdinen ahozko tradizioari balioa eman nahi dion proiektua da. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen joan diren ipuin eta elezaharrak garrantzi handiko ezaugarriak dira kultura bakoitzean, baina, aldi berean, gizateria osoak imajinario komun bat duela erakusten dute, kultura bakoitzak modu ezberdinean adierazten badu ere.

BULGARIA

.

PERU

.

SENEGAL

.

MALI

.

KOLONBIA

.

SAHARA

.

BOLIVIA

.

ATALARI DAGOZKION DOKUMENTUAK


Volver arriba