Burlatako ondare inmateriala

AUZALOR

Burlatako Udala 2016 urtearen hasieratik Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan ari da Burlatako Kultur Ondare Inmaterialaren bilketan. Ordutik egin den lana Burlatako bizilagunei elkarrizketa pertsonalak egitea izan da, “Ondare Inmateriala” deitutakoari dagokionean: gure herriaren esentziaren parte dena baina ezin ukituzkoa dena.
Berriki eman da bukatutzat elkarrizketen 2. fase bat eta informazioaren edizioari eta biltegiratzeari ekin zaio. Behin pausu hau emanda, lortutako materiala emanen digute, Burlatako Udalaren eta bere bizilagun guztien ondare izatera pasako dena.
Gainera, bildutako material guztia dagoen on line artxibo batean argitaratu da, honen bidez pertsona orok izanen du materialera sartzeko aukera:

AUZALOR – BURLATAKO ONDARE INMATERIALAREN ARTXIBATEGIA

BURLATA, HARRERA LEKUA

Burlata, tradizioz, etorkizun hobe bat bilatzeko iritsi diren pertsonak hartzeko lekua izan da, eta ezinbestekoak izan dira gure herria hazteko, aurrera egiteko eta gaur egun den kulturen arteko bizikidetzarako leku bihurtzeko. Horren harira, 2018ko maiatzaren 30ean Udal Jauregitxoan, “Burlata, harrera-lekua: testigantzak” mahai-inguruan parte hartu zuten jatorri desberdineko burlatarrek esandakoa biltzen du lan honek. Baita 2024ko martxoaren 19an Burlatako Adinekoen Zentroan “Burlata, harrera lekua” solasaldian esanikoak ere, “Mi camino-Ene bidea” dokumentalaren proiekzioaren ondoren. Horien guztien bizipenak hainbat gairen bidez ezagutuko ditugu, besteak beste, emigratzeko arrazoiak, Burlatara moldatzea eta gure herriko kide izatearen sentimendua.

“MI CAMINO – ENE BIDEA” DOKUMENTALA

Burlatako Udalaren Kultura-aniztasun eta MIgrazio Zerbitzuak eta El Botón Rojo JLC enpresak eginda, Burlatan bizitza berri bat hasteko euren herrialdeak utzi dituzten bost ausarten esperientziak erakusten du. Elkarrizketa intimo eta hunkigarrien bidez, haien ilusioak eta irrikak, migrazio-prozesu gogorra eta gure gizartearen abegia ezagutuko ditugu. Gainera, aniztasunaren aberastasunaz, jatorrizko lekutik urrun dauden pertsonekiko enpatiaren garrantziaz eta harrera-herrikoa izatearen sentimenduaz hausnartzera gonbidatzen du.

 

Volver arriba