Kokalekua
Arga ibaiaren gaineko terraza batean dago Burlatako udalerria. Iruñetik 3 km-ra dago; hegoaldean, Iruñearekin eta Atarrabiarekin egiten du muga; ekialdean, Uharterekin; hegoaldean, Eguesibarrekin, eta, mendebaldean, Iruñearekin.
Iruñetik hurbil dagoenez eta Done Jakue Bidea haren erdi-erditik igarotzen denez, bizitegigune garrantzitsua da Burlata.
1970. urtean, Eguesibarretik bereizi, eta udal beregain bihurtu zen. 1973ko irailean inauguratu zuten lehen udaletxea.
Egungo eraikina, Larrañetako plazan kokatua, 2007 urtean inauguratu zen.
“Iruñean, jende ona;
Burlatan, ezkila-jotzaileak,
Atarrabian, karrikak luze,
eta, Uharten, tipulazaleak”
