Pertsonaia ospetsuak

MIGUEL HILARION ESLAVA ELIZONDO

Hilarion Eslava(Burlata, 1807ko urriaren 11a – Madril, 1878ko uztailaren 23a).
Musikari ospetsua, musikagilea, pedagogoa eta apeza.

Burlatako Benitorena etxean jaio zen. Jatorri apalekoa zen, eta Iruñean jaso zuen lehenbiziko musika-hezkuntza. Katedraleko abesbatzako haur gisa kantatzen hasi zen, eta aitzinamendu azkar bezain harrigarriak egin zituen musikagintzan. Handik urte batzuetara, Burgo de Osmako kapera-maisu izendatu zuten, eta, ondoren, Sevillan aritu zen, lan berean. Azkenik, Errege Kaperako maisu kargua erdietsi zuen alde batetik, eta, bestetik, Musika Kontserbatorioko zuzendari izan zen.

Foto de la tumba de Hilarión Eslava1832an apeztu zen, Sevillan. Artista hark obra asko ondu zituen erlijioaren arloan, eta berebiziko balioa dute guzti-guztiek. Musikaren jeniotzat har daiteke; are gehiago, etorkizuneko belaunaldiek Mozarten, Beethovenen eta Rossiniren maila berean jarriko dute musikagile burlatarra. Sevillako Misererea da erlijioaren arloan Hilarion Eslavak ondutako lanik ospetsuena.

Didaktikaren arloan, honako lan hauek argitaratu zituen: Método completo de solfeo (Solfeorako metodoa), Museo orgánico (Organoaren museoa), Tratado de armonía (Harmoniari buruzko tratatua),Contrapunto y fuga (Kontrapuntua eta fuga) eta Melodía (Melodia).

Musikaren literaturaren arloan, Memoria histórica (Memoria historikoa) eta Lira sacro-hispana (Lira sakratu-hispaniarra) lanak argitaratu zituen.

Arlo profanoan, honako opera hauek ondu zituen, besteak beste: El Solitario (Bakartia), Las Treguas de Ptolentayde (Ptolentayderen atsedenak) eta Don Pedro el Cruel (Pedro Ankerra jauna).

Haren gorpuzkinak Nafarroara ekarri zituzten 1899an, eta Etxeberria sendiaren Iruñeko hilobian egon zen lurperatua 1920ra arte; urte hartan, Burlatara eraman zuten gorpua, eta, 1936an, herriko hilerrian lurperatu zuten.

LEONOR BORBOIKOA ANDEREA

Leonor Borboikoa printzesa Burlatan jaio zen. Beatriz infanta nafarra zen haren ama, Karlos III.a Noblearen alaba zena eta Jakes Borboikoarekin – Marcako kondea – ezkondua zegoena.

Printzesa 1407ko irailaren 7an jaio zen, eta, egun hartan, Karlos III.a herriko emaginei eskerrak ematera etorri zen. Abenduan, Beatriz infanta hil egin zen, eta haren alaba Leonor aitonaren ardurapean gelditu zen; erregeren ardurapean, beraz.

16 urte zituela, aitarekin bizitzera joan zen Leonor; “Hungariako, Jerusalemgo, Napoliko eta Siziliako erregea” zen haren aita, bigarrenez Juana anderearekin ezkondu zenez geroztik.

Leonor Borboikoa eta Nafarroakoa andere printzesa burlatarra Armagnac-eko Bernardorekin ezkondu zen. Maitasun handia zion Burlata herriari.

Volver arriba