MERAKI GIMNASTIKA KLUBA

Kirol arlokoak

Meraki Gimnastika Kluba emakumezkoen eta gizonezkoen gimnastika artistikoko kluba da, anbizio, ilusio eta, batez ere, kirol honekiko grina handia duten gazteek sortua.

Merakin, 5 urteko haurretatik hasi eta 18 urtetik gorakoentzat zuzendutako eskolak ematen ditugu, etapa eta esperientzia-maila bakoitzera egokituz, eta gure kirolaren ezaugarri diren balioak transmitituz: talde-lana, adiskidetasuna, diziplina, dedikazioa, osasuna… baina, batez ere, gimnastikarekiko gogoa eta dibertsioa!
Taldeak adinaren arabera banatzen dira, eta, ondoren, mailaren arabera. Horregatik, errendimenduaren arabera, bi entrenamendu-modalitate ditugu:
ESKOLA: non gimnastek kirolaz gozatzen duten testuinguru ez lehiakor batean, modu ludiko eta dibertigarrian. Era berean, talde hauetako gimnastek, urte osoan zehar, erakustaldi ezberdinetan parte hartzen dute, baita lagunarteko topaketak ere beste talde batzuetako gimnastekin.

LEHIAKETA: diziplina, konstantzia eta konpromiso handiagoa eskatzen duten taldeak dira, norberaren gozamena eta errealizazioa ahaztu gabe. Urtean zehar ikasitakoa erakusteko helburuarekin garatzen dute beren jarduera, parte hartzen duten lehiaketetan, ez bakarrik Nafarroako eremuan (Nafarroako Kirol Jokoak), baita beste autonomia erkidego batzuetan antolatutako txapelketetan ere.

Entrenamenduak astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:30etara eta astearte eta ostegunetan 16:15etatik 19:30etara egiten dira, entrenamenduen bi modalitateak barne, gimnasten adinaren eta mailaren arabera bereizitako ordutegiekin. Halaber, larunbat goizetan entrenamenduak egiten dira lehiaketa taldearekin.

 

Harremanetarako:

 

Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan:

Volver arriba