Ayuntamiento de Burlada / Burlatako Udala

2019ko urtarrilak 22

2019/2020ko eskolatze kanpaina D eredua

EPEA: Otsailaren 4tik 8ra

* Aspalditik gatoz eta #UrrutiraGoaz *

🚀 Euskarazko irakaskuntza hautatu eta oparitu haien bizitzako bidaia. 🚀

Aurrematrikula otsailaren 4tik 8ra.

👩‍🚀👨🏽‍🚀🎬

Guraso agurgarriak:

Aurten 3 urteko haurrendako aurre-matrikulazio epea 2019ko otsailaren 4tik 8ra izanen da. Dakizuen bezala, zuen seme-alabek etxetik hurbil ikasteko aukera dute, Burlatako Ermitaberri Ikastetxe Publikoan.

Aukera ezberdinen artean D eredua da, hizkuntzen murgiltze goiztiarraren bidez, Nafarroako bi hizkuntza berekien, gaztelania eta euskararen, gaitasun osoa eta, bederen, atzerritar hizkuntza baten (ingelesa, frantsesa…) oinarri sendo bat bermatzen duen bakarra.

Euskarazko eredu honek haurrei bertako kulturarekin harremana eskaintzen dio eta gure jendartean berauek sartzea indartzen du, aldi berean horren garrantzitsuak diren balioak transmitituz: ahalegina, konfiantza, eleaniztasuna, bizikidetza edo elkartasuna.

30 urtetan zehar guraso belaunaldi ezberdinek arrakasta handiz haien seme-alabak kalitatezko eredu honetan matrikulatu dituzte, eta erakutsi digute, horietako askok hizkuntza jakin gabe ere, ikastetxearen laguntzarekin, haien seme-alabak kultura, lan eta gizarte aukera handiak dituzten euskaldun bihurtu direla.

Hizkuntza batek beti gehitzen duelako, matrikula ezazu zure seme-alaba Ermitaberri Ikastetxe Publikoan.

Aspalditik gatoz eta urrutira goaz.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba