
Burlatako XIII pintxo astea
MARTXOAREN 7TIK 16RA
Garapenerako lankidetza eta hezkuntza proiektuak egiteko dirulaguntzak, Burlatako Udalak babesturik. Proiektu horiek gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteen bidez egitekoak dira eta helburu izan behar dituzte pobreziaren aurka borrokatzea eta toki garapena sustatzea, honako arlo hauetan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa edo azpiegiturak. Proiektuek onura ekarri behar diete landa nahiz hiri eremuko komunitateei, eta komunitate horiek edo haien ordezkariek parte-hartze aktiboa izan behar dute proiektuak proposatu, kudeatu eta gauzatzen. Orobat, proiektuek arreta berezia eman behar diete ingurumen-inpaktuari eta baliabide naturalen erabilera jasangarriari.
Gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzat da deialdi hau, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta nazioarteko lankidetzan eta herrien eta pertsonen sustapenean eta garapenean jarduten duten horientzat, hain zuzen.
Gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteek, betiere baldintza guztiak beteta, banaka nahiz beste batzuekin sortutako eta proiektu bakarra egiteko partzuergoan edo batasunean parte hartzen ahalko dute. Taldean eginez gero, elkartutako erakunde bakoitzaren datuak agertu behar dira bereizita, eta argi eta garbi zehaztu haietako zein arituko den partzuergoren buru gisa.
Proiektua diruz laguntzeko hautatzen bada, hura sustatzen duen erakunde edo elkarteak hitzarmen bat sinatuko du Burlatako Udalarekin, eta hitzarmen horrek arautuko ditu bi entitateen arteko harremanak proiektuari dagokionez.
1.-LAU URTEKO ESKAERA 2020 2021 2022 2023
2.-PROIEKTUA AURKEZTEKO FORMULARIOA
3.-OBLIGAZIOEN ZINPEKO AITORPENA
MARTXOAREN 7TIK 16RA
EPEA: Martxoaren 13a arte.
EPEA: Martxoaren 13a arte.