
Irrati Tailerra
BurlataOn herritarrek parte hartzeko gunea da, Burlatako Udalak bultzatua. Bertan, Burlatako herritarrek eta herriko erakundeek beren intereseko gaiak zabal ditzakete, ikus-en...
Lagunarteko hizkera garatzea eta ongi pasatzea oso mesedegarria da gaitasun linguistiko eta sozialentzat, eta aisialdiak garrantzi berezia du arlo horretan. Nafarroako euskara zerbitzuek argitaratu dute aurtengo D ereduko udalekuen zerrenda, eta ondorengo esku-orrietan ikus ditzakezue edo www.era.eus webgunean.
Bestalde, gogoratu. haurrek kanpalekuetan parte hartu ondoren, Burlatako Udalak matrikularen zati bat diruz lagunduko du. Diru-laguntza* eskatzeko epearen berri aurrerago emanen da.
*Udaleku horiek 5 egunekoak izan behar dute gutxienez. Aukeratzen duzuen udalekuaren esku-orria eta matrikularen bankuko ordainagiria gorde. Diru-laguntza eskaera egiterakoan, derrigor aurkeztu beharko dira (beste zenbait dokumenturekin batera). Matrikularen ordainagiriak (banketxeak emandakoa), matrikularen %100 ordaindua dagoela erakutsi behar du, eta argi adierazi behar du ORDAINTZAILEA NOR DEN, ZEIN ENPRESARI egiten zaion ordainketa eta zertarako, hau da, KONTZEPTUA (haurraren izen-abizenarekin); bestela, ezin izanen dira ordainagiriak onartu.
BurlataOn herritarrek parte hartzeko gunea da, Burlatako Udalak bultzatua. Bertan, Burlatako herritarrek eta herriko erakundeek beren intereseko gaiak zabal ditzakete, ikus-en...
Izen ematea martxoaren 10a arte
Erreklamazioak eta zuzenketak aurkezteko epea martxoaren 15ean amaituko da.