2024ko martxoak 27

2024ko Aste Santuko hiri-kanpaldiak

Kultur Etxean

Foto noticia

MARTXOAREN 27ko EGUNERATZEA: INFORMAZIOA ETA DOKUMENTAZIOA

Familientzako infoa eusk

Betetzeko dokumentazioa

MARTXOAREN 20ko EGUNERATZEA: Ordainketa epea amaitu eta itxaron zerrenda kontuan hartu ondoren, 7 plaza libre geratzen dira.

EGUNERATZEA: IZENA EMATEKO EPEA AMAITU DA. ERROLDAN IZENA EMANDAKOAK ONARTU EGIN DIRA. ORDAINKETA 948 012 012 telefonora deituz egin beharko dute, MARTXOAREN 11tik 15era. INSKRIPZIOA BEHIN BETIKOA izango da ORDAINKETA egin ondoren. Bestela, plazak libre geratuko dira.

Martxoaren 18an ARGITARATUKO DIRA bete ez diren plazak. Martxoaren 20an BIGARREN EPE bat irekiko da Burlatako Udalaren bulegoetan zuzenean izena emateko.

 

Apirilaren 2tik 5era Burlatako Kultur Etxean.

3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (2012 eta 2020 artean jaiotakoentzat)

Sartzeko ordutegia: 08: 30etik 9: 00etara

Irteera ordutegia: 14: 00etatik 14: 30era

Taldeak adinaren arabera, gaztelaniaz zein euskaraz.

Plaza mugatuak. Gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat eskatuko da taldea sortzeko.

Prezioa:

IZENA EMANDAKO ANAI-ARREBEN KOPURUAREN ARABERA
HAUR BAT 2 HAUR 3 HAUR EDO GEHIAGO
40 € 55,5 € 61 €

Izen-ematea: otsailaren 26tik martxoaren 1era 948 012 012 telefonora deituz (8: 00etatik 18: 00etara)

Ordainketa: martxoaren 11tik 15era 948 012 012 telefonora deituz (8: 00etatik 18: 00etara)

Erroldatuen artean eskaera handiagoa badago plaza kopurua baino, zozketa egingo da martxoaren 6an, goizeko 10: 00etan.

Datuak Babesteko araudiari jarraituz, zozketarako zenbakia 012 zenbakikoa izango da, izena ematerakoan.

Zozketaren emaitzak Udalaren webgunean argitaratuko dira martxoaren 6an bertan.

Oharra: erroldatu gabeak itxaron-zerrendara pasatuko dira (deiaren arabera) eta, plazarik balego, 012tik deituko zaie izena emateko eta ordaintzeko.

Plaza librerik geratzen bada, martxoaren 20tik aurrera, izena zuzenean emango da Burlatako Udalean.

Oharra: ordainketa egin ondoren, ez da itzulketarik egingo, jarduera modu jarraituan egitea eragozten dion arrazoi medikorik ez badago.

Plazaren titulartasuna pertsonala eta besterenezina da.

Antolatzailea: Hezkuntza eta Gazteria Zerbitzua

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Imagen Conquis 3 herri

Conquis 3 herri

Abentura epiko batean parte hartu nahi duzu? Norentzat: 2008-2009-2010 urteetan jaiotako gazteentzat. Datak: Ekainaren 25etik 27ra. Izen-ematea: otsailaren 10etik 14r...

Imagen Nafarroako Europar Gazte Txartela

Nafarroako Europar Gazte Txartela

Badakizu zer den eta zertarako balio duen? Nola lortu daiteken? Etorri eta galdetu! Gaztelekua Gazteriaren Informazio Bulegoa da eta hemen gazteriaren inguruko edozein arlo...

Volver arriba