2024ko uztailak 2
2024ko haurren modalitatean jaietako kartel lehiaketaren irabazleak
Burlatako jaiak 2024

Irabazleak honako hauek izan dira: Arhane Montero Echarte, 12 urtekoa eta Ermitaberri IPko ikaslea Lehen Hezkuntzako 6. mailan. Lehen saria jaso du Arhanek Koloretako jaiak / Fiestas de colores kartelarengatik. Eta Paula Vania Sejas Barrios-ek, 11 urtekoa eta Hilarión Eslava IPko ikasleak, Fiestas entre seres queridos kartelarengatik bigarren saria. Haurren modalitateko lehen sariaren irabazlea, 2024ko Burlatako jaietako kartel ofizialaren lehiaketa irabazi duen Oskar Montero Llanosen alaba da.
Burlatako Udalak eta bertako Kultura eta Jaietako Arloak eskerrak eman nahi dizkiete lehiaketaren bi modalitateetan eta herri-bozketan parte- hartu duten guztiei.
Gora Burlatako jaiak!